Donostian bizitako urteak

 

Behin eta berriz egin eta desegin zituen maletak hartuta iritsi zen Patxi Donostiara, 1963ko uztailean, 35 urte zituela. Baina oraingo honetan, urte pila bat bertan ematekotan; hau da, nagusiek bere eginkizuna bertan amaitutzat eman arte Donostian bizitzekotan.

Askok txikitatik dute ezagun Patxi Altuna, baina jende gehienak azken 40 urte hauetan ezagutu du. Batzuek aita Patxi ezagutu dute, beste batzuek Patxi irakaslea, baina gehientsuenek, ziurrenez, Patxi Altuna Euskaltzaindiko kidea dute ezagun