Eliz ikasketen garaia

 

Patxik jesulagun izateko egin zuen bide horri zu-zenean eutsi aurretik, merezi du azalpen txiki bat ematea garai hartako eliz ikasketei buruz. Apaiztera zihoazen jesulagunen ikasketek urrats ezberdinak zituzten:

  1. Nobiziadoa: bi urteko ikasketak ziren. Lagun-diaren ohiturak eta arauak, eta San Inazioren irakatsiak ezagutzeko bideratuak zeuden ikasketak.
  2. Junioradoa: ikasleak zekarren latin prestakuntzaren arabera, bi, hiru edo lau urteko ikasketak egiten zituzten; gehienek hiru urte. Urte haietan latin eta greko hizkuntza eta hauen literatura zuten ikasgai.
  3. Filosofia: hiru ikasturtez osatua, eta unibertsoaren eta errealitatearen azken funtsaz eta gizakiak bertan duen tokiaz ziharduten.
  4. Maisu txikitza: Filosofia amaitu ondoren gehientsuenek urte batzuetan irakasle lanetan jarduten zuten. Beste batzuk berriz, oso gutxi, karreraren bat ikastera joaten ziren unibertsitateren batera. 5. Teologia: lau urteko ikasketak ziren. Jainkoa eta oro har erlijioa ardatz zituen ikasketak. Hirugarren urtea amaitzean apaiztu egiten ziren.
  5. Hirugarren Probantza: urtebeteko ikasketak, bigarren Nobiziadoa bezala zen. San Inazioren irakatsietan sakontzen zuten. Jesulagunek apaiz izateko bide horretan hiru probantza gainditu behar izaten zituzten. Lehenengo Probantza Nobiziadoko bi urteak egitea zen. Bi-garren Probantza, Junioradoa, Filosofia, maisu txikitza edota ikasketa unibertsitarioak eta Teologia ikasketak egitean gainditzen zen. Eta azkenik, Hirugarren Probantza, izen bereko esperientzia hura bizi ondoren gainditzen zen.