Nire konpromisoak

 
  1. Euskara ikasiko dut.
  2. Neure euskara maila hobetu egingo dut.
  3. Euskara erabiliko dut (tabernetan, koadrilan, saltokietan, etxean,elkartean, lanean...).
  4. Lehen hitza euskaraz egingo dut edozein erakunde, elkarte edo enpresatan.
  5. Telefonoz ere lehen hitza euskaraz egingo dut.
  6. Gure etxeko telefonoko erantzungailuko lehen hitza euskara izango da.
  7. Lagunei mezuak euskaraz bidaliko dizkiet sakelako telefonotik eta ordenagailutik.
  8. Euskaldun gisa identifikatzen nauen zerbait erabiliko dut.
  9. Seme-alabak D ereduan eskolatuko ditut.
  10. Kide naizen elkarte, talde eta abar guztietan euskararen presentzia bermatuko dut.
  11. Idazkietan eta elkarrizketetan, euskarazko toponimoak eta kale izenak erabiliko ditut.
  12. Aukeran ikasketak euskaraz egingo ditut.
  13. Azterketak eta lanak euskaraz egingo ditut.
  14. Literatura unibertsalezko liburu bat irakurri behar badut euskarazko bertsioa irakurriko dut.
  15. Euskal Kulturaren ekoizpenen eta euskarazko produktuen jatorrizko bertsioa erosiko eta lehenetsiko dut.
  16. Euskarazko hedabideak kontsumituko ditut (egunkariak, irratiak, webguneak, aldizkariak, telebistak...)
  17. Euskal prentsako harpidetzaren bat egingo dut.
  18. Pelikula euskaratuen kasuetan euskarazko bertsioa hautatuko dut.
  19. Euskaraz dauden programa informatikoak lehenetsiko ditut.
  20. Euskarazko zerbitzua ematen duten, normalizazioan abiatu diren edo Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak lehenetsiko ditut.
  21. Aseguru-polizak, etxeko administrazioaren aktak eta dokumentuak, gas, argindar eta ur hornitzaileen kontratu eta agiriak euskaraz jasotzeko eskaria egingo dut.
  22. Fakturak euskaraz bidaltzea eskatuko dut.
  23. Fakturak erdara hutsez jasoz gero ez ditut ordainduko.
  24. Aukeran, etiketa euskaraz duten produktuak aukeratuko ditut.
  25. Euskaraz ez dauden agiriak ez ditut sinatuko.
  26. Kontratuak eta nominak euskaraz eskatuko ditut.
  27. Administrazio publikoaren aurrean euskara erabiliko dut.
  28. Justizia administrazioan ez dut itzultzailerik onartuko.
  29. Neure inguruan ikusten ditudan hizkuntz eskubideen urraketen berri emango diot Behatokiari. (www.behatokia.org edo 902 194 332)