Mailak

Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila ditu:

BIDEAN. Euskararen normalizaziorako gutxieneko neurriak hartzen eta garatzen ari diren erakundeei zuzendua dago lehen ziurtagiri hau.

GUK ZERBITZUA EUSKARAZ. Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeei zuzendua. Ondorengo baldintzen arabera frogatu behar dute zerbitzua euskaraz ematen dutela:
1. Erakundeko kideen ahozko eta idatzizko hizkuntza gaitasuna;
2. Erakundearen irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia;
3. Erakundearen kanpo harremanak.

GUK ZERBITZUA ETA LANA EUSKARAZ. Zerbitzua euskaraz eskaini eta lan hizkuntzatzat euskara daukaten erakundeei zuzendua dago hirugarren ziurtagiri hau. Bigarren ziurtagiriko hiru baldintzez gain, erakundearen barne harremanak eta funtzionamenduak euskaraz izan behar dute.