Sentimendu nahasiak

Urko Egaņa

Nahastu egin naiz, edo akaso,
nahastu egin naute, ez dakit,
nahastuta nago behintzat.
Nahastuta nago, zeren
zu baitzauzkat buruan,
hala ere,
zu zauzkat bihotzean;
zurekin amesten dut,
hala ere,
zu zaitut nire amets;
zu zara nire jolasa,
hala ere,
zurekin jolastu nahi dut;
zurekin pentsatzen bizi naiz,
hala ere,
zurekin bizi naizela pentsatu nahi dut.
Alegia,
sentimentuak nahastu zaizkidalako nagoela nahastuta
eta ez sentimentuek nahastu nautelako.