Ni

Aritz Unanue

Aritz Unanue 

Batzutan,
gutxitan,
baina gaur
bakarrik, soilik
aurkitu naiz... neurekin...
Zer esan?... zer galdetu?...
ilunik gabe,
argiaren muga gainditu gabe... noski...
gezurrik ez, ezinezkoa ez den arren.
Pentsatu? Edo ez?
Norberaren hautua... Nola bestela?...
Zoriontasuna ezin agertu,
gorrotoa ezin ezkutatu,
sarritan behatu eta bizi bezala.
Bapatean, guztia gero eta garbiago
edo ilunago... ez al dio berdin?
ez harritu,
eta ez nahastu.
Ez da ezer gertatzen... ez ote zait zerbait gertatzen?...
Ez, ezer ez, ez behintzat egunerokotik at.
Soilik eta guztiz
ni naiz neurekin
edo neugabe ni,
baina zoriontsu...., ziur.