Non da, gaueko goxoki distiratsua

Anne Agirre

Gaueko baretasunean...
Ilargia agurtu asmotan,
Begiradak, betiere,
Gorantz begiratzen du
Oihal beltz amaigabean
Goxoki borobila
Aurkitu nahian,
Izarren mantuan
Lokartzekotan,
Ez dago izarrik
Ez ilargirik!
Ez eta gaueko mantuan
goxoki distiratsurik,
gaua mantu beltz batez estalirik,
gaur, gaua da soilik.