Gaur negua naiz

Anne Agirre

Gaur udazkenarekin batera
hil egin naiz
nire heriotza neguak
bultzatu du
oroitzapenak erantzi eta...
biluztu egin naiz,
larru gorrik geratu.
Udazkenarekin batera
itzaldu naiz
zuhaitz guztiak
biluztu bezain laster,
arropak kendu ditut,
jada negua naiz.