Eguzkiaren izpia

Anne Agirre

Anne Agirre 

Eguzkiaren izpiek
Xamurtu didate momentua,
Atzoko ekaitzaren ondoren,
Etorri den barealdia.
Zerura begiratu, eta
Gaur urdina dela ohartzea.
Nostalgiari agur!!
—momentu batez—
Geroarte esatea.

Gaur zerua apaindu asmotan
esnatu naiz.
Ilunabarraren zain geratu asmotan,
Kolore gorrixkak,
Urdinekin nahasten.
Bizitzari petalo guztiak
Kendu ondoren,
Hostorik hosto biluztu ditudan zuhaitzetan.
Gaur, margolari lanetan,
Ilunabar gorrixka bat
Margotzekotan.