Egunero berdin

Urko Egaņa

Urko Egaņa  

Atzoko egunaren hurrengo eguna, egun berri bat izatea, ez da albiste izaten, gutxiago, aurreko egun guztien erreferentziaz baliatzen zeranean. Gaur ordea, betikotasunaren bideak, gutxiago nekatuko nauen bide-zidor batetik narama. Ohartu naiz, gaur arte botatako zenbait izerdi tantek, utopiaren lurretan ernetu ondoren, zuhaitz ikaragarri polit bat basoratu dutela. Pozik nago hala nagoela ikustarazi didalako betiko eguna den, baina desberdina den honek.

Gaur ordea, triste nago, egutegian, atzoko egunaren zenbakia boligrafo gorriz nabarmendu izanaren arrazoiaz ohartarazi bait nau ametsik egin ez dudan inularreko loaldiak. Gure herria albistegai izan ez zen lehenbiziko eguna (eta zoritxarrez, azkena ere izango denak) izan zen atzoko egun nabarmendua. Gaur zera dakit ordea, albiste horiek ere, neurea ez den beste hizkuntza batean irakurri beharko ditudala, atzo loratutako zuhaitza, ilusio optiko hutsa izan zela, basamortu honetan, izerdi tantek areari ere min egiten dietela,.................. Zera dakit, honek irakurketa bakarra duela: isiltzea nahi bagaituzte ere, ez gaituztela isilduko. Eguneroko eguna bai, baina desberdinak izango diren horietan.