Eguraldi iragarpena

Xabier Borda

Xabier Borda 

Giza ekaitzak aurresan ditu datozen bi astetarako
Piztuta genuen irratian eguraldi iragarleak

Hodei ilunek eskualde osoa hartzea espero da
Tximistak trumoiak
Altzairuzko izotz harriak

Eta euria ozeano bat betetzeko beste

Haize zakarra izanen dugu
Mendebaldetik ekialdera
Aireportuak zubiak etxeak
Harrizko eraikin oro
Guztia lipar batean dira erauziko

Eta ez omen dugu itsasgorarik izango
Itsasoa beldur bide da eta urrun nahi gaitu

Aise dira asetuko egarberak diren padurak
Petalo bakarreko loreez estaliko ordekak.