Ametsa (Urola berotzen)

Otsoa 'La Loba'

Otsoa 'La loba' 

Gatza bezala itsasoan, urtuta hire gorputzean
Ordu oro
egunero
elkar ikusi gabe ere nire barruan hago.
euria bezala, erori baino lehenago, hodeiak puzten, betetzen
horrelaxe zagon, hire begirada, nire begiak ixterakoan
nire oroimenean
Udazkeneko hostoak, erori, usteldu eta lurrarekin bat
egiterakoan bezalaxe
horrelaxe zagon [niretzat] hire bihotza, nire bihotz
barruan
nahi [behar, maite] eta ezin!
nahiz eta ezinezkoa izan, bihotzez eta segunduro,
maite haut!

Egunero
esnatzerakoan hire aurpegitxoa irudimenean,

egunero
esnatzerakoan, lehenengo pentsamendua hiretzat, polit hori!
maite haut, aukerarik gabe!
Egunero
esnatzerakoan, gozatu nire gorputz osoa igurtzitzen, azal-poro bat ahaztu gabe
begiak itxita, amesten, oraindik ametsetan.

Hire ilea,hire tximak, nire bizkarrean, paseatzen
nire mingaina, gauza bera egiten hire gorputz osoan
behatz puntatik, hatzazaletik, atzealdeko izterretara.

Unetxo txiki batean hire sexua (gorputz osoa) miazkatu
ipurdian, hortzakada goxo bat
hire bizkarrezurrean galtzeko gero

Biluzik, hire ipurditxo gainean eserita
hire “bizitzaren iturria” usaindu eta gero
olioa zabaltzen dinat hire azal gainean
eta sorbaldatik hasita, masaia eman dinat.

Nire mingain punta, hire belarrian, hire lepoa zupa-zupia egiten zurrupatzen),
igurtzitzen, miazkatzen
beste hortzakada bat, orain lepoan

Bizkarrezurretik berriz, orain behe aldera, berriz igo
lepoa eta belarria miazterakoan, berriz, behin eta berriz,
orduan, une horretan eta batera, nire txitxarrilo pelagikoa [zakil txikia] hire barrura
Mmm! Mmm! Mmm! Gozatu!
Funditu, urtzen gaitun, atera, banandu
orain, ni gora begira, heu nire gainean, funditu, berriz urtu
suabe, goxo, poliki, ezker-eskuin, gora eta behera, mugitzen hari
haiz nire gainean
orain elkar musukatzen, igurtzitzen.

Orain nire mingaina, nire ahoa, hire titixetan
nire eskuak hire bizkarrean, hatzekin marrazkiak egiten.
hire ipurdia heltzen, bultzatzen,
Besarkada.
Besarkada, berezia, beroa.
gure ezpainak, gure ahoak elkartu, bat eginda daude
gure mingainak, korapilatuta
Mmm! Mmm! Mmm! Goxo
gora, behera, aurrera, atzera….
salda egiten bion artean
eta bion barnean
oihukatu, “gemiu”, marrua egin, besarkatu
orain bat eginda gaude
Oihukatu!

Maite haut! Hi haiz nire nahietako bat!
nire bihotza! Nire bizitza, nire bizilaguna!
nire aukera bat, nire patua!
nire heriotza, nire heriotz-laguna!
maite haut! Maite haut!

Bat eginda gauden, larrua jotzen
besarkada goxo baten, lo hartzen dinagu

Esnatu, elkar begiratu eta berriz kristoren indarrarekin
gure nahia hortxe azaltzen dun!

Orain ni nago buruz behera
hire mingaina nire lepoan
behatz bat nire ipurdiko zulo barruan
eta beste eskua nire bizkarra igurtzitzen...
Segi, segi eta segi

Hau dun hau, egun ederra, egun multiorgasmikoa!
horrelaxe betirako geldituko nintzateke!

PO, PO!...

Esnatu, a ze pena! Dena amets bat zen
esnatu, zein amets ederra! Oraindik ametsak agertzen zaizkit!

Nire nahia = ametsa = askatasuna
gure sexua = ametsa = errealitatea
nire maitasuna = egia = sentimendua
gure ezpainak = Mmua!

Nire mingaina, berriz hire iturrira
nire bihotza, hire bihotzean.
maite haut eta hik ez dakin zenbateraino, noraino,
ba esango dinat, heriotzaraino!
ederra haiz, naturala eta afroia (sexia) haiz
jango hintudan, Mmua, poliki, lasai, pixkanaka dastatzen
hire usaina “esnifatzen” kontrolik gabe
hire zaporea nire barrura
goza nazan
gozatu ezan.

Hemen egonda, ia egon gabe
horrela nabil, noraezean
ez hagoenean
urruti sentitzen haudanean.

Hi ikusi ezina, usaindu ezina
abesti bat soilik eskaini ezina
are gutxiago hire eskuak nireak ukitzean
hire aurpegitxoaren fantasia bezala
hire ahotsa dun, nire oroimen bakarra
irribarre bat eginez argitzen nauena

Hire begietan neure burua isladaturik ikusten dudan
bitartean
masaila zuri horien artean bildurik sentitzen naun

Hire naturaltasunagatik dun
haizen bezalakoa haizelako
horregatik maite haut.

Neure erraietan nahasten naun, barrura begira
sentitzen dudana ezagutzeko
zalantzak desagertzen ditun
hi haiz goizeko nire lehen pentsamendua
nire ametsen abiapuntua

Ezinezkoa den maitasun istorioa
desioa ere ahaztea lortzen dudanean
minutu bat, begirada bat, irribarre bat,
hire hitzak entzutea, nireak hik aditzea,
une eder horiek, horiexek, nire barrua jaten (betetzen) dutelako eta
nola ez bizitzeko ilusioa pizten didatelako.