Margolarien lurraldea

Maider Bastida

Maider Bastida 

Margolariak indar ameslari eta ideial bat du. Mundu honetakoak ez diren kontzeptuak ditu buruan, baina mundu honi dagozkionak dira aldi berean, begiak itxita, munduan dagoena esaten baitigu.

Lurralde hil, lurralde euritsu, itsaso beltzetakoa eta hileta jantzietakoa den margolariak, kolorearen ikuspegi orgiatsua eman diezaioke arteari.

Irrikatzen dena bakarrik sentitzen dugun bezala sentitzen du kolorea, norberari falta zaiona: desio jarraiaren indar guztiarekin eta ezinezko desioaren sumindura guztiarekin.

Margolariaren lurraldeak inoiz ez dira argiak: oihana eta desertua bikote baitira bere garunean.

Oihu egiten du askatasun keinu batez, baina inon ez da pausatuko, eta bere desioak badirudi hodeien mugimendu arinez eta zerua gurutzatuz, inoiz jasoko ez den amets batera doazela.

Suaren bisioa du, hiri galduetako harrien ondoan, inoiz harriak harribitxi bihurtuko diren zain dagoen margolariak.