Ipuin kontaketak izango dira Liburutegian

Uztarria.eus 2009ko ira. 21a, 12:47

Gaur (astelehena) ipuin kontaketa izango da Udal Liburutegian, Lupe Lekuona ipuin kontalariaren eskutik. Saioa lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat izango da, arratsaldeko seietatik aurrera. Liburutegiak astero antolatzen du ipuin kontaketa saio bat adin ezberdineko haurrentzat. Argazkian, iazko ipuin kontaketa saio bat.