Hasi dituzte organo eskolak

Uztarria.eus 2008ko urr. 9a, 12:13

Juan Antxieta Musika Eskolak antolatuta, hasi dira organo eskolak ematen Esklabetako elizan. Dagoeneko zortzi ikaslek eman dute izena eta "gustura" dago Jose Luis Frantzesena irakaslea. Atzo, asteazkena, arratsaldean hiru ikasle Esklabetan aritu ziren organo eskolan. Argazkian, Ane Bereziartua, Ainhoa Urkizu eta Iñaki Larrañaga ikasleak Frantzesena irakaslearekin ikasteko erabiltzen duten organo txikiaren aurrean. Informazio gehiago