Karpapeko musika jaialdia hasi da

Triku Musika Elkarteak antolatutako Triku Festie musika jaialdiaren bigarren eguna izango da gaur. Plazako karpan, 22:00etatik aurrera, Action Beat, Ala Muerte eta Experience ariko dira. Horrez gain, taberna eta disko azoka jarri dituzte karpan. Kaleetan ezusteko kontzertuak ere iragarri dituzte Triku elkartekoek. Informazio gehiago

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide