Aurten ere gogoan Angel Otaegi

Uztarria.eus 2008ko ira. 27a, 20:18

Aurten ere egin diote Angel Otaegi zenari omenaldia Nuarben, gaur (larunbata) eguerdian, Gudari Eguna dela-eta. Espainiak 1975eko irailaren 27an fusilatu zuen Otaegi ETAko militantea. Gaur 19:00etan manifestazioa egin dute Azpeitian, plazatik, eta 21:00etan hasita afaria eta ekitaldia, Frontoi Txikin. Argazkian, Nuarbeko gaurko omenaldiko une bat. Herriko beste "gudari" hilak ere gogoan izan dituzte. Informazio gehiago