Erdi Aroan murgildu da Azpeitia

XIII eta XV. mendera bueltatu da Azpeitia joan den asteburuan. Izan ere, bosgarren urtez jarraian, Erdi Aroko Azoka hartu du herriko Alde Zaharrak. Plazan, Santiago kalean eta pilotalekuan postuak ikusteko aukera izan da. Erdi Aroko azokarekin batera, herriko merkatariek II. Stock Azoka antolatu dute Azoka plazan. Argazkia, larunbat eguerdian ateratakoa da. Informazio gehiago

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide