Pasatu da Pausoz pauso

Gaur (larunbata) izan da Urola Kosta eskualdean Pausoz pauso ekimena, presoen alde, eta Azpeititik 18:15ean pasatu dira. Jende askok hartu du parte. Zarautzen hasi dute ibilaldia, eta Azkoitian bukatu dute 19:00ak aldera. 21:00etan txotxa izan da han, eta 23:00etan kontzertua. Argazkian, Pausoz pauso gaur Azpeitira heldu denean, Perez Arregi plazan sartzear. Informazio gehiago

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide