Bertsoa eta literatura uztartuta

Uztarria.eus 2005ko ots. 26a, 16:22

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako V. Bertso astea bukatu zen atzo, 'Taxiz bidaiatzen zuen korbata' emanaldiarekin, Soreasun. Erniarraitzek Literatuzta taldearekin batera antolatu eta maila handiko hiru bertsolarik parte hartu zuten: Jon Maiak taxi gidariaren papera bete zuen, Maialen Lujanbiok bidaiariarena eta Andoni EgaƱak enpresariarena. Ehun lagun inguru bildu ziren bertan.