Kontxu Odriozola 'Argia'-n elkarrizketatu dute.

"Herrian egin zidaten omenaldia da bizitzan gertatu zaidan gauzarik ederrena. Ikustea hainbeste jende han, herrian maitatua naizela sentitzea... Nolabait espero nuen, inguruan usaindu egiten duzulako, baina jende pila hura ikustea sekulako izan zen. Izan ere gauza bat da omenaldia egitea, baina ni joan izan naiz beste omenaldi batzuetara jende gutxi-gutxi bildu izan dena. Nirean, baina, txoratuta gelditu nintzen herriarekin. Txikitan Azpeitiri askotan esan nion "herri txikia inpernu handia" eta jarraitzen du hala izaten, baina nik Azpeiti, nahiz eta Donostian bizi, asko maite dut". Kontxu Odriozolak 'Argia'-n eginiko elkarrizketan esana. Informazio gehiago

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide