Itaiakoek bazkariarekin eta kontzertu akustikoarekin borobildu dute otsaileko egitaraua

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 25a, 10:00

Goizean nesken arteko lehen futbito txapelketa egin eta gero, han parte hartutakoek eta beste hainbatek bazkaria egin zuten Esklabak Zentro Sozialistan, eta ondoren, Gaizka Arrueren kontzertu akustikoak girotu zuen bazkalostea.

Indarkeria matxistarekin amaitzeko antolatu lelopean, Urola Erdiko Itaiak prestatuta hainbat hainbat jarduera gauzatu dituzte hilabete guztian: dardo txapelketa, futbolin txapelketa, hitzaldiak... Eta atzokoa zuten ekintza horiei bukaera emateko eguna. Goizean goiz ekin zioten egun guztirako antolatutako egitarauari, emakumeen arteko lehendabiziko futbito txapelketarekin. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, Esklabak Zentro Sozialistako atarian prestatutako zelaian lehiatu ziren 30etik gora zazpi taldetan banatuta.

Ondoren, bazkaria egin zuten txapelketan parte hartutakoek eta beste hainbatek. Bazkalostean, futbito txapelketako sariak banatu zituzten, eta sari banaketaren ostean, Gaiza Arruek eskainitako kontzertu akustikoaz gozatu zuten Esklabetan bildutako dozenaka lagunek.

(Argazkiak: Urola Erdiko Itaia)