Emakumeen arteko futbito txapelketarekin hasi dute eguna Esklabak Zentro Sozialistan

Unax Larrañaga 2024ko ots. 24a, 12:18

Urola Erdiko Itaiak antolatutako otsaileko ekintzen baitan osatu dute gaurko egitaraua. Futbito txapelketaren ondoren bazkaria eta kontzertu akustikoa ere egingo dituzte Esklabetan.

Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, futbito txapelketarekin hasi dute eguna Esklabetan. 9:30ean elkartu dira parte hartzaileak Esklabak Zentro Sozialistan, eta harrera egin ondoren eman diete hasiera partidei. Goizean zehar jokatuko dituzte partidak izena eman duten zazpi taldeek, eta neurketa guztiak amaitutakoan, eguna borobiltzeko, bazkaria egingo dute 15:00etan eta kontzertu akustikoa 17:30 aldera,  Esklabetan bertan. Bazkaria amaitzean banatuko dituzte futbito txapelketako sariak.

 Iaz Emakumeen Pala Txapelketa antolatu zuen Itaiak, eta aurten futbolean aritzeko sariketa prestatu dute. Iazkoa hilabetez luzatu zen, eta aurten egun bakarrera mugatu dute txapelketa.