Zozketa

Zozkatu ditu Uztarria Gukak Cala Vento eta Habi taldeen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2024ko ots. 22a, 13:19

Emanaldia 22:30ean hasiko da larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarria Gukak bazkideen artean.

Cala Vento eta Habi taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, sarrera bikoitzen irabazleak Marije Zubimendi eta Izaskun Vitoria bazkideak izan dira.