Aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia eskaini dute Basazabalen

Iraia Oteiza 2024ko ots. 22a, 12:55
Aurretiazko borondateen inguruko saioa, atzo, Basazabalen. (Mireia Galarza)

Pertsona batek bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako zein osasun zainketa jaso edo baztertu nahi dituen erabakitzearen inguruan aritu dira Basazabaleko saioan. Enara Zubikaray, Maria Otermin eta Rosa Mateo izan dira saioko hizlariak.

Aurretiazko borondateei buruzko informazioa izenburupean, hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Basazabal jauregian. Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Azpeitiko Udalarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean antolatutako saioan, Enara Zubikaray, Maria Otermin eta Rosa Mateo izan ziren hitza hartu zuten adituak.

Aurreztiako borondateak, besteak beste, pertsona batek bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako zein osasun zainketa jaso edo baztertu nahi dituen erabakitzean datza. Aretoa betea zela, sakon aztertu zuten gai hori atzoko saioan.