Eduki babestua

Gaur itxiko ditu ateak Izarraitz Inmobiliariak

Erredakzioa 2024ko ots. 23a, 10:00

Arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete higiezinen agentziatik igaro diren herritar guztiei.

Izarraitz Inmobiliariak ateak itxiko ditu betirako, gaur, ostirala. Azpeitiko higiezinen agentziak bere ibilbidea amaituko du modu honetan, baina arduradunek aro berri bati ekingo diotela aurreratu dute Izarraitzetik kanpo: “Etapa profesional berri bati hasiera ematea erabaki dugu, baina horren aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu urte horietan guztietan guregan konfiantza izan duten bezero guztiei. Horiek gabe ez baitzen Izarraitz Inmobiliariarik izango. Beraz, eskerrik asko denoi", adierazi dute.