Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako organoa ezagutzeko aukera egongo da datorren astean

Intza Trula 2024ko ots. 22a, 09:00
Iraia Bereziartu biolinarekin eta Itziar Urbieta pianoan, atzo. (Nerea Uranga)

Itziar Urbieta Loiola basilikako organistak gidatuko du organoaren bisita. Datorren larunbatean, martxoaren 2an, 12:00etan izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. 

Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako organoa bisitatzeko aukera egongo da datorren larunbatean, martxoaren 2an. Itziar Urbieta Loiolako basilikako organista arduratuko da bisita gidatzeaz. Hala, 12:00etan jarri dute hitzordua, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian bertan.

Jakinmina duen herritar oro dago bisitara gonbidatuta, baita 10 urtetik gorako musika ikasleak ere.