Gaur da Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioan izena emateko azken eguna

Intza Trula 2024ko ots. 20a, 11:15
Liburuak. (Pixabay)

Bihar, 17:30ean, kontatuko du ipuina Ixabel Agirresarobek Azpeitiko Udal Liburutegian. Interesa dutenek gaur dute izena emateko azken eguna.

Gaur amaituko da Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioan izena emateko epea. Bihar, 17:30ean, izango da ipuin kontaketa saioa, Azpeitiko Udal Liburutegian. LH 1. eta 2. mailetako haurrei bideratutako saioa izango da, eta izena liburutegian bertan eman behar da.