Zozketa

Queen taldearen omenezko kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko ots. 12a, 11:15

Paz de Ziganda ikastolako helduen abesbatzaren emanaldia igandeko 18:00etan hasiko da, Soreasu antzokian. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Paz de Ziganda ikastolako helduen abesbatzak Queen talde mitikoaren kantez osatutako Abestu gure Queen eskainiko du, igandean, Soreasu antzokian. Kontzertua 18:00etan hasiko da, eta Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. 

Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.