'Txorikeriak ez dira txorakeriak' haurrentzako ikuskizuna antolatu du Ekoetxeak

Intza Trula 2024ko ots. 8a, 12:15
Txori baten irudia. (Pixabay)

Hilaren 18an, igandean, 10:30etik 12:00etara bitartean izango da saioa, Azpeitiko Ekoetxean. 5 urtetik gorako haurrentzako emanaldia izango da, eta doakoa izan arren beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Txorikeriak ez dira txorakeriak umeentzako ikuskizuna antolatu du Ekoetxeak otsailaren 18rako. 10:30etik 12:00etara bitartean izango da emanaldia, Azpeitiko Ekoetxean. 5 urtetik gorako haurrei bideratutako emanaldia da, eta sarrera doakoa izango den arren, bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik. 

Txori txiki baten eskutik lagunarteko istorioak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita eguneroko ekintzek txoriei nola eragiten dieten jakiteko ere.

Honako lotura honetan eman daiteke izena.