Santa Ageda jaiak itzuli dira Matxinbentara

Ane Olaizola 2024ko ots. 4a, 13:25

Hiru urteko etenaren ostean, Santa Ageda festak antolatu dituzte Matxinbentan, eta atzo gauetik askotariko ekitaldiek hartu dute auzoa. Bihar amaituko dira jaiak.

Azken hiru urteetan festarik ospatu gabe egon ondoren, Santa Ageda jaiak berreskuratu dituzte Matxinbenta auzoan, eta auzotarren ezin hobeto erantzun diete festei. Atzo gauean izan ziren aurreneko ekitaldiak Matxinbentan, eta bertso afaria egin zuten dozenaka lagunek Beheko Tabernan, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu bertsolariek girotuta. Gaur, berriz, askotariko ekintzak izan dituzte auzoan, hala nola meza, umeentzako jolasak, Azpeitiko Ilunpeko eta Beasaingo pilotari gazteen partidak eta herri kirolak. Primerako giroa izan da nagusi eguerdira bitartean.

Bihar, Santa Ageda egunez, 11:00etan meza egingo dute Azpeitiko koruaren laguntzarekin, eta segidan hamaiketakoa izango da, jubilatuentzat.

(Argazkiak: Ane Olaizola eta utzitakoak)