Aitona-amonei entzundako hitz politenaren lehiaketak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko abe. 4a, 17:10

Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du Uztarria Gukak atzoko Euskararen Egunaren harira, eta Ainhoa Gesalaga bazkideari egokitu zaio saria.

Atzo, abenduak 3, Euskararen Eguna izan zen, eta egun horren harira, Uztarria Gukak Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du. Zozketan parte hartzeko galdera bati erantzun behar zitzaion: Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena? Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Ainhoa Gesalaga izan da irabazlea. Gesalagak gaur jaso du saria.