Mikel Sanjuan tailugilearen lana, Txolarteko kideentzat opari

Maialen Etxaniz 2023ko abe. 4a, 14:30

'Txolarte" jartzen duen kartela egin du Sanjuanek egurrezko tailuan, eta Txolarteko kideei eman die, opari, lokal berrian jar dezaten. Atzegik Sanjuanen ekarpena eskertu du.  

Mikel Sanjuan tailugilea Atzegiren lokalean izan da Txolarteko kideei opari bat egiteko. Hain zuzen, "Txolarte" idatzita daraman egurrezko kartel bat egin du tailugile azpeitiarrak, Atzegiko aisialdi taldeko kideei oparitzeko. Atzegik lokal berria du, eta han zintzilikatzeko egin die oparia Sanjuanek. 

Atzegiko kideek eskerrak eman dizkiete Sanjuani, egindako ekarpenagatik. Era berean, "Azpeitian gero eta Atzegizale gehiago" daudela adierazi dute elkarteko kideek, eta horregatik "pozik eta harro" agertu dira.