'Hi selfie!' jolasarekin hasi dute Jostarratz egitasmoa

Nerea Uranga 2023ko abe. 4a, 11:43

Jostarratz egitasmoaren lehen saioa egin zuten joan den ostiralean, Hi selfie! egitasmoarekin. Udaleko Gazteria Sailak antolatu zuen, herriko ludoteken eta Bertan merkatari elkartearekin elkarlanean. Hogei bat haurrek parte hartu zuten jolasean, hainbat helduren laguntzarekin.

Jostarratz egitasmoaren lehen saioa egin zuten joan den ostiralean, Hi selfie! jolasarekin. Udaleko Gazteria Sailak, herriko ludotekekin eta Bertan merkatari elkartearekin elkarlanean antolatu zuten saioa, eta hogei bat haurrek eta hainbat helduk parte hartu zuten saioan. Ludotekako hezitzaileek proposatutako argazkiak ateratzen jardun zuten herriko hainbat dendatan.