Zozketa

Su ta Gar taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Zerbitzuak 2023ko abe. 4a, 11:16

Hator Hator Horror Fest jaialdiaren baitan, Su ta Gar taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, abenduak 9, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Hator Hator Horror Festa beldurrezko eta fantasiazko zinema eta musika jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu dute, eta horren baitan, Su ta gar taldearen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, larunbatean, abenduak 9, 23:00etan. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek biharko 16:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.