Zozketa

Zozkatu ditu Uztarria Gukak 'Go!azen 10.0' ikuskizunerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 11:51

Go!azen 10.0 ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian bihar, larunbata. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarria Gukak.

Go!azen 10.0 ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, abenduaren 2an. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak antolatuta, bi emanaldi eskainiko dituzte ETB1eko telesaileko protagonistek: 17:00etan taularatuko dute ikuskizuna lehen aldiz, eta 19:00etan bigarren aldiz. Uztarria Gukak hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean 19:00etako emanaldirako, eta zozketa egin ondoren, Marije Zubimendi, Aritz Arzallus eta Mirari Larrañaga bazkideek irabazi dituzte emanaldia zuzenean ikusteko bina sarrera.