Abenduko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Angel Mari Oiarzabal

Maialen Etxaniz 2023ko abe. 1a, 10:12

Uztarria datozen egunetan hasiko da bazkideei abenduko aldizkaria etxez etxe banatzen. 2023ko azken aldizkarian, besteak beste, Angel Mari Oiarzabal dantza irakaslearen inguruko erreportajea kaleratuko du komunikazio taldeak. Honako hau azken alearen aurrerapen bideoa da. 

Ordura arte lan egiten zuen tailerrak ateak itxi ostean, areto dantzak irakastera salto egin zuen Angel Mari Oiarzabalek 47 urterekin. Gaur egun, ezinezkoa zaio bizimodua dantzarik gabe imajinatzea. Dena den, baditu beste afizio batzuk. Horren guztiaren inguruan hitz egin du dantza irakasleak abenduko aldizkarirako.