'Altxa Komedia' bakarrizketa saiorako publiko bila dabiltza

Intza Trula 2023ko aza. 24a, 10:17
'Altxa Komedia' bakarrizketa saioko logoa. (Altxa Komedia)

EITBrako Altxa Komedia bakarrizketa saio berria grabatuko dute abenduaren 11n eta 13an Sanagustin kulturgunean. 18 eta 45 urte bitarteko herritarren bila dabiltza bi egun horietan publiko modura jarduteko. 

Azpeitian grabatuko duten Altxa Komedia bakarrizketa saio berrirako publiko bila dabiltza. EITBrako ekoitzitako lana da, eta Sanagustin kulturgunean grabatuko da saio berria, bi egunetan; abenduaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, eta, 13an, 17:00etatik 20:30era. 

18 eta 45 urte bitarteko herritarrak behar dituzte, bi egun horietan publiko modura jarduteko. Parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman dezakete izena. 

Honakoak izango dira bakarrizketatzaileak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Ana Goitia, Eñaut Zuazo, Nerea Arriola, Julen Portillo, Ion Mtz Txiki, Mirari Martiarena, Iker Plazaola, Maria Blanco eta Esti Curiel.