'Jolasaren garrantzia haurtzaroan' hitzaldia, bertan behera

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 23a, 14:56
Haur bat jolasean.

Data berria zehaztu bezain pronto jakinaraziko dutela esan dute saioaren antolatzaileek.

Gaur arratsalderako haurtzaroan jolasak duen garrantziaz eta gurasoek haurren jolasean izan beharreko rolaz hitzaldia antolatua zuten Jauzika elkarteak eta Azpeitiko Udalak, baina Basazabalen 18:00etan hasita izatekoa zen saioa bertan behera utzi behar izan dutela jakinarazi dute sustatzaileek. Azaltzekoak ziren herritarrei barkamena eskatu diete sortutako eragozpenengatik, eta esan dute data berria zehaztu bezain laster jakinaraziko dutela.