Bihartik aurrera hartu ahalko da txanda online azaroaren 29ko odol ateraldirako

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 23a, 12:44
Odol ateraldia iragartzen duen kartela, artxiboko irudian.

Ostiraletik astelehena bitartean har dezakete txanda asteazkenean odola eman nahi dutenek, Gotatanta.eus webgunean. Odola lehen aldiz emango dutenek, aldiz, telefonoz hartu behar dute txanda lehen aldirako.

Datorren asteazkenean, hilaren 29an, egingo dute Azpeitiko odol emaileen elkartekoek azaroko ohiko odol ateraldia, Parrokiaren Soreasuko lokalean. Eta urritik martxan duten antolaketa berriari jarraituz, oraingoan ere odola emateko txanda Internet bidez hartzeko aukera izango dute aurrez inoiz odola emandako herritarrek.

Hain zuzen ere, bihartik astelehenera arte izango dute horiek azaroaren 29 Azpeitiko ateraldirako txanda hartzeko modua Gotatanta.eus webgunean. Aldiz, odola lehen aldiz emateko asmoa duten herritarrek telefonoz hartu behar dute lehen txanda hori, odola emateko egunaren bezperan edo egunean bertan 08:30etik 13:30era 943-00 78 84 zenbakira deituta.

Asteazkenean, ohi bezala, 16:00etatik 20:30era egingo dute odol ateraldia Azpeitiko elkartekoek.