Gipuzkoa Basketek irabazi dio Juaristi ISBri Euskal Koparen finalean

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 24a, 09:40
Iraurgiko jokalariak, herenegun, Zornotzaren kontrako finalaurrekoan. (Unai Murillo)

Donostiako taldeak ez zuen ezusterako tarterik utzi atzo Bergaran, eta 96-70 nagusitu zen azkenean.

LEB ligetan ari diren taldeen Euskal Kopak espero zitekeen irabazlea izan du. Atzo, azkenean iragarrita zegoena baino ordubete lehenago (19:00) hasi zen finalean, 96-70 irabazi zion Urrezko LEB ligako taldeak aurten Zilarrezko LEBen ariko den Juaristi ISBri, Bergaran.

Beti atzetik, baina Iraurgikoek eutsi zioten aurkariari hirugarren laurdenera arte; 26-24 bukatu zen lehen laurdena, eta 43-37 zen emaitza atsedenaldian. Azken txanpan, ordea, oso goitik ibili zen Orozen, Zubizarretaren eta Ansorregiren taldea, eta azken emaitza da horren erakusle; hirugarren laudenean 13 puntuko zuloa ireki zuen Gipuzkoa Basketek, eta azken laurdenean abantaila hori bikoiztu egin zuen.