Maiatzaren 4an egingo dute Domusa Teknik 40MLK lasterketaren hirugarren edizioa

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 14a, 13:01
Domusa Teknik 40MLKen 2. edizioko argazkia.

Berrikuntzak ekarriko ditu datorren urteko edizioak, eta bigarren lasterketa bat egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek.

2024ko maiatzaren 4an egingo dute Domusa Teknik 40MLK mendi lasterketa. Lasterketari buruzko informazioa datorren astean argitaratuko dutela aurreratu dute antolatzaileek. Hirugarren edizioa berrikuntzekin etorriko dela aurreratu dute, eta lehenengo aldiz bigarren lasterketa bat egingo dutela aurreratu dute.

Lasterketa entzutetsua bilakatu da Domusa Teknik 40MLK, eta herritar ugarik hartu dute parte aurreko edizioetan. 2023ko lasterketarako izen  ematea bi orduren barruan itxi zen.