Xanti Agirrezabala: "Bizitzarako tresna ugari eskaintzen ditu antzerkiak"

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 7a, 09:30

Gaztetxoen antzerki tailerra ez ezik, Helduentzako Antzerki Sormen Laborategia jarriko dute martxan Dinamoa sormen gunean. Urrian hasita, bederatzi hilabete iraungo du tailerrak, eta asteazkenetan eskainiko dituzte saioak, 19:30etik 21:00etara. Izen ematea irekita dago Kulturaz.eus webgunean, eta irailaren 24an itxiko dute. Xanti Agirrezabala (Azpeitia, 1997) aktoreak gidatuko ditu saioak, eta hori "erronka" dela aipatu du. Dena den, uste du badituela jendeari eskaintzeko erremintak.