'Kastellanuek' dokumentala emango dute ostegunean Soreasun, Extremaduraren Egunaren bezperan

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 4a, 18:39
'Kastellanuek' dokumentalaren aurkezpena. (Ihintza Elustondo)

Francoren diktadura garaian ehunka pertsona etorri ziren Espainiatik Azpeitira, bereziki Extremaduratik, eta hain zuzen ere, pertsona horietako batzuen testigantzak bildu zituen Jon Maiak Kastellanuek ikus-entzunezkoan, Azpeitiko Udalaren eskariz. Extremaduraren Egunaren bezperan eskainiko dute berriro Soreasun, 21:00etan hasita. 

Azpeitiko Udalaren eskariz, Kastellanuek ikus-entzunezkoa ekoiztu zuen Jon Maiak iaz. Francoren diktadura garaian Espainiatik, bereziki Extremaduratik, Azpeitira etorritako pertsonen testigantzak bildu zituen Maiak ikus-entzunezkoan, eta Soreasun aurkeztu zuen azaroan. Herritarrek harrera beroa egin zieten dokumentalari, eta goraino bete zen Soreasu antzokia. Herritarren eskariz, ikus-entzunezkoa berriro eskaintzea erabaki du Azpeitiko Udalak. Ostegunean, irailaren 7an eta Extremaduraren Egunaren bezperan, eskainiko dute dokumentala Soreasun, 21:00etan hasita. 

21:00etan hasita emango dute dokumentala, eta emankizuna doakoa izango den arren, gonbipena hartu beharko da. Honako lotura honetan har daitezke gonbidapenak.