Gaztetxoek zuri-gorriz jantzi dute herria

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 7a, 13:26

Gaur, San Fermin eguna, entzierroa egin dute udal udaleku irekietako haurrek. Txikienek Sanjuandegin ospatu dute jaia zuri-gorriz jantzita, eta helduxeagoek, berriz, Alde Zaharrean.

Udal udaleku irekietako haurrek eta gaztetxoek San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur eguerdian. Iruñea ez ezik, Azpeitia ere zuri-gorriz jantzi dute umeek, San Fermin egunez. 12:00etan hasita, entzierroa egin dute dozenaka lagunek Alde Zaharrean, eta txikienek Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan egin dute sanferminei lotutako ekitaldia. Urtero legez, ikusmina piztu du egitasmoak herrian.