Jon Orbegozo azpeitiarrak irabazi du Domusa Teknik Azkoitiko Opena

Nerea Uranga 2023ko eka. 3a, 19:58
Domusa Teknik Azkoitiko Openeko finalak jokatu dituzten tenislariak eta antolatzaileak. (Txerloia tenis kluba)

Gaur jokatu dituzte Azkoitiko Txerloiko teniseko pistetan Azkoitiko Openeko urrezko eta zilarrezko mailetako finalak.

Gaur, laruanbata, jokatu dituzte Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatzen duen Domusa Teknik Azkoitiko Opena tenis txapelketako urrezko mailako eta zilarrezko mailako finalak.

Maila nagusian, urrezkoan, nagusi izan da Jon Orbegozo tenislari azpeitiarra. Mikel Landa herritarraren kontra jokatu du finala, eta 6/1 6/3 emaitza egin dute.

Zilarrezkoen mailako txapelduna Manex Rezabale izan da, Gorka Larrañagari 6/2 6/0 irabazita.