Sanjuandegiko festak 2023

Indarrak berreskuratzeko, auzo bazkaria

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 3a, 17:25

Beroari ihesi, Jose Antonio Agirre plazako arkupeen itzalean jarri dituzte mahaiak, eta paella ederra janez berreskuratu dituzte festan jarraitzeko indarrak.

Bihar iluntzera arte festa ordu asko gelditzen dira oraindik, eta indarrak hartzeko lagunarteko bazkari eder bat egitea bezalakorik ez denez, halaxe egin dute gaur eguerdian Sanjuandegiko auzotarrek. Jose Antonio Agirre plazan elkartu dira dozenaka batzuk, eta bero handiegitik ihesi, plazaren bueltan jarri dituzte mahaiak eta aulkiak, arkupeen itzalean. Paella izan da gorputzari sartu dioten gasolina.