Lagun Onak eguna ospatuko dute bihar

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 2a, 10:32
Iazko Lagun Onak eguneko irudi bat.

Goiz partean, gazteen partidak, puzgarriak eta txupinazoa izango dira Garmendipen. Ondoren, bazkaria eta sari banaketa egingo dituzte Kiruri jatetxean.

Bihar, larunbata, ospatuko dute aurtengo Lagun Onak eguna. Hainbat ekintza antolatu ditu futbol taldeak egun honetarako. 09:00etatik hasi eta 14:00etara alebin mailako eta futbol eskolako partidak izango dira, 10:00etatik 14:00etara puzgarriak ere egongo dira Garmendipe inguruan, eta 11:00etan txupinazoa botako du Mirari Uria Realeko jokalariak. Ondoren, bazkaria egingo dute klubeko kideek Kiruri jatetxean, eta bazkalostean, 17:30ean, denboraldiko sari banaketa egingo dute.