Sanjuandegiko festak 2023

Sanjuandegi ari da festa giroan murgiltzen

Nerea Uranga 2023ko eka. 2a, 09:45

Atzo, besteak beste, Umeen Barraka eguna eta musika izan zituzten Sanjuandegiko jaietan. Gaur sartuko dira jaietan bete-betean auzo horretan jaietan Mantangorriren jaitsierarekin.

Gaur 19:00etan jaitsiko dute Mantangorri auzora, eta Sanjuandegiko festak bete-betean sartuko dira. Dena den, aurreko egunetan festa giroko hainbat ekintza eta saio izan dira. Atzo arratsaldean Umeen Barraka eguna izan zen, eta epaitegiaren aurreko plaza jendez gainezka egon zen arratsalde osoan. Barraketan prezio erdian ibiltzeko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek, eta ilara luzeak sortu ziren. Kantu jirakoekin pintxo poteoa egiteko aukera ere izan zuten.

Iluntze musikatuaren barruan, bi kontzertu izan ziren Jim Clark eta Garoa tabernen atarian, eta jende multzoa batu zen musikaz gozatzera. Edu Zardoya eta Sheldons taldeak jo zuten.