Txokolatez eraikitako txalupa uretaratu dute gozogileek

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 1a, 17:29
Txokolatezko txalupa uretan. (Albaola)

Gozoa elkarteko eta Albaolako kideek elkarlanean egindako txokolatezko balea txalupa uretaratu dute gaur Pasaian (Gipuzkoa). Egitasmoan parte hartu dute Egaña eta Txintxu gozotegietako gozogileek.

Txokolatez eraikitako zortzi metro luzeko balea txalupa eraiki dute Gozoa elkarteko kideek, Albaola Itsas Kultur Faktoriako kideekin elkarlanean. XVI. mendeko San Juan ontzian aurkitutako txalupan inspiratuta egin dute ontzia. Azpeitiko gozogileek ere parte hartu dute txokolatezko ontzia egiteko proiektuan, hain zuzen ere Egaña eta Txintxu gozotegiek.

Euskal Herriko bost probintziatako gozogile artisauak eta Albaolako ordezkariak izan dira uretaratze ekitaldian, proiektuaren erakunde eta entitate laguntzaileetako ordezkariekin batera. 13:30ean hasi dira gonbidatuak iristen, batzuk Donostia Hiriko katamaranean eta beste batzuk lurrez.

Albaolako langileak, gozogileak eta beste ordezkariak. (Albaola)

Albaolako langileak, gozogileak eta beste ordezkariak. (Albaola)

Hitzaldiaren ostean, 22 Academyko bi dantzarik, Ken Zazpiren Itsasoa gara abestiaren konpasean, artisau gozogilez eta txokolategilez inguratutako txalupa agerian utzi dute. Behin ontzia itsasoratua izan denean, Jon Maia bertsolariak bertso bat abestuz eman dio amaiera ekitaldiari.

Ontzia uretaratu duten unea. (Albaola)

Erlazionatuak

Txokolatezko txalupa erraldoia

Ihintza Elustondo 2023 api 21 Azpeitia